Enpresak

Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuen prestakuntza-jarduera hasteko baimen eskaera

"Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuen prestakuntza-jarduera hasi baino lehen, indarrean dagoen Enplegu Zerbitzu Publikoak baimenduko du" (Azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren 16.7 artikulua; horren bidez prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratua garatzen da eta lanbide heziketa dualaren oinarriak eta abenduaren 26eko ESS/2518/2013 Aginduaren 6 artikulua ezarri).

Aplikazio honek dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoari prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuen prestakuntza-jarduera hasteko baimena eskatzea ahalbidetzen du.

Aplikazio honen bitartez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistro Elektronikoa erabiltzeko lankidetza-hitzarmena sinatu duen Autonomia-erkidegoan dauden lanpostuen kontratuen baimena elektronikoki eskatu eta erregistratu ahal izango da. Nolanahi ere, Ceuta edo Melillan kontratatzen duten enpresak.

Eskaeraren hasierako pantailan jakinarazten da hitzarmena sinatu duten Autonomia-erkidegoei buruz. Zure Autonomia-erkidegoa zerrendan ez badago, eskaera burutzeko honi dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoarekin harremanetan jarri beharko duzu.

Jarraibideak

Eskaera burutzeko bete itzazu inprimakiaren atal guztiak ahalik eta era osoen eta zehatzean. Atal bakoitzak txantiloi bat dauka. Pantaila batetik bestera aldatzean, idatzitako informazioa gordeko da. Hala, betetzeari utzi eta beste momentu batean berriro ekin diezaiokezu, emandako datuak mantenduz. Betetzen bukatzean, gorde eta bidal ezazu. Eskaera bidali ondoren, ezin izango da horretan idatzitako informazioa aldatu. Gorde ezazu kopia bat edo inprima ezazu dagozkion aukeretan sakatuz. Gauzatuko den prestakuntza eta irakaskuntzarako kontratu bakoitzeko eskaera bat bete eta aurkeztuko da, honen prestakuntza-jarduera honakoa lortzeko zuzenduta badago:

Hasteko baimena eskatzen duenak ziurtagiri elektronikoa edo eNAN bat izan beharko du.

Eskaera bete baino lehen honako alderdiak kontutan hartu beharko dira:

  • Prestakuntza-jarduera, behar bezalako hezkuntza- edo lan-administrazioen baimena edo egiaztagiria duten zentro edo enpresetan burutuko da. Zentroen bilatzailea.
  • Prestakuntza-jarduerak kontratuaren xede den lanpostuan edo lanbidean burutzen den lan-jarduerarekin izango du zerikusia. Lanbideei lotutako Profesionaltasun-ziurtagirien bilatzailea.
  • Langileak, prestakuntza-jarduera honen irakaskuntza jasotzeko, dagokion araudian ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
  • Prestakuntzari dagokion hobaria emango da, baldin eta Lanbide Heziketako Titulu, Profesionaltasun-ziurtagiri eta Ziurtagiri Akademikoa edo Egiaztagiri Partzial Metagarria jasotzera zuzenduta badago.
  • Prestakuntza-jardueraren bitartean, Plangintza orokor bat erantsiko da (ikusi eredua).
  • Prestakuntza zentro eta enpresaren artean elkarrekin gauzatzen bada, azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren 3.1 artikuluan zehazten diren modalitateetako batean, enpresaren eta zentroaren artean zer nolako lankidetza dagoen zehazteko dokumentu bat erantsiko da.

Aurkeztutako eskaerak beharrezkoak diren baldintzak beteko ez balitu, jakinarazi egingo da, eskatzaileak, hamar egun balioduneko epean oker dagoena zuzen dezan edo pertzepzio-dokumentuak aurkez ditzan. Hala egingo ez balu, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da, azaroaren 26eko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Eskaera, Erregistroan sartzen denetik gehienez hilabete bateko epearen barruan ebatziko da, administrazio-bidea amaituko duen ebazpena jakinaraziko delarik. Epe honetan ebazten ez bada, interesdunei eskatutakoa onartzen dela ulertzeko legitimazioa ematen die, administrazio-isiltasuna dela eta, azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuko 16.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, hots, prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratua eta lanbide heziketa dualaren oinarriak ezartzen dituenari jarraiki.

Aplikazio honi buruzko edozein kontsulta gauzatzeko, dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoa ri zuzen zaitezke.

EGEF