Pertsonak

Langile baten kontratuei buruzko datuen kontsulta

Zertan datza?

Webgune honek aukera ematen du on-line eta modu errazean Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazitako Langile zehatz baten Lan-kontratuari buruzko Datuak kontsultatzeko eta, nahi bada, horiek inprimatzeko.

Zerbitzu horren bidez, 1997ko maiatzaren 1etik aurrera kontratuen inguruan Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazitako datuen zerrenda eskura daiteke. Langileak lan-harremana hasi zenetik epe zehatz bateko datuak eskatu ahalko ditu, eta aukeratu ahal izango du kontratu guztiak kontsultatu nahi dituen edo bilaketa mugatzea nahiago duen. Horretarako, enpresa eta/edo kontratu-mota zehatza(k) adierazi beharko ditu. Azken kasu horretan, hasiera-data 2001eko martxoaren 4tik aurrerakoa izan beharko da.

Lortutako kontratuen zerrenda inprimatu ere egin ahal da, LANGILE BATEN LAN-KONTRATUEN JAKINARAZPENEN ZERRENDA izeneko pdf dokumentu bat sortuz. Bertan, data eta ordua agertuko dira, eta segurtasun hatz-marka elektronikoa ere txertatuko da, hirugarrenen aurrean baliozkoa izan dadin.

Halaber, Jakinarazpen bakoitzari marka jarri ahalko zaio, kontratu bakoitzeko pdf dokumentu bat sortuz. Bakoitzean, jakinarazitako datu guztiak agertuko dira enpresari, langileari eta kontratuari buruz. Aurreko kasuan bezala, hemen ere data eta ordua agertuko dira, eta segurtasun hatz-marka elektronikoa txertatuko da.

Kontsulta hau ezingo da egin eskatutako epean langileak 210 kontratutik gora dituenean.

Zer behar da aplikazioan sartzeko?

Zerbitzu hau erabiltzeko, Ziurtagiri Digitala edo NAN elektronikoa behar da.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak batera finantzatutako proiektua